XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tartean Ama Lur, Gipuzkoa eta Euskal Herriko Musika dokumental arloan, eta J. M. Zabalaren Axut esperimentazioarenean aipatu beharko genituzke, Araba Filmsen sortzailea den I. Núñez-en filmelaburrak eta filmeluzeak Toque de queda ahaztu gabe.

Euskal zinemaren berpizkunde honetan literaturak paper garrantzitsua joka dezake.

Horregatik, ez da harritzekoa arrakasta handiko hiru elaberri jadanik pantaila handian nahiz txikian ikus ahal izatea.

Hamaseigarrenean aidanez, Ehun metro eta Zergatik Panpox? zerrenda luze baten abiapuntua izan daitezke.

Bestalde, euskararen erabilerari dagokionez, pauso interesgarritzat har dezakegu hiru hauen esperientzia.

Azkenik, esan beharra dago gaur egun bideoak duen garrantzia ikusirik, euskaldunok ere atea zabaldu diogula ikus-entzutezko teknika berri honi .

Zinema eta bideoko esperientzia guzti hauen bultzatzailea E.T.B. balitz, itxaropenez begiratuko genioke etorkizunari.

Euskararen erabilera, dirulaguntza eta zabalkundeari buruzko helburuak finkatzea alde batetik, eta lanen kalitateak bestetik, errealitate sendo bihurtuko dute orain arte amets bat besterik ez litzatekeen euskal zinema.